Jack Palance (1920-2006)
Jack Palance, itxura fisiko berezia zuen ukraniar hau lanbide ugari eta zailetatik pasatakoa zen Elia Kazanek Panic in the Streets filma egiteko aurkitu zuen arte.
Beti bigarren mailako paperak antzeztu dituen pertsona gogor horietako baten aurrean gaude (Shane izeneko filmarengatik Oscar sarirako izendatua izan zen) eta badu bere baitan filmografia nahiko zabala, nabarmendu behar direlarik, aurrekoez gain, Attack, Sign of the Pagan, Barabba (Barabbas), Profesionalak, The Horsemen, Batman eta City Slickers filmak. Taldeko aktore onenaren Oscar sarira izendatua izan zen hiru alditan eta 73 urte zituenean lortu zuen City Slickers filmarekin.
Irailaren 17tik 22ra berrikusiko dugu haren filmografia.