Jacques Tati (1907-1982)

Jacques Tati, zinemako aktore eta zuzendaria izandako horrek joan den mendeko 30eko hamarkadaren erdian hasi zuen karrera. Frantziako mimika eta zinema komediako maisu eztabaidaezintzat hartzen da.
Bigarren Mundu Gerra piztu zenean bere karrera eten egin zen une batez, eta hainbat gorabehera izan zituen garai hartan, gerra amaitu arte.
Aktore gisa film hauek nabarmendu behar dira: Oscar, Champion de tennis, On demande une Brute, Gai dimanche, Soigne ton gauche eta Retour à la terre.
Gerra ostean zuzendaritza lanetan hasi zen. Bere lehenengo film garrantzitsua Gai dimanche izan zen, eta, ondoren, arrakasta handiko beste batzuk egin zituen: Les vacances de M. Hulot, Mon oncle –bere kolorezko lehen filma-, Playtime, Trafic, Parade, La sapponatrice, eta Forza Bastia 78 film laburra.
Mon oncle filmarekin Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Canneseko zinemaldian 1958. urtean eta, urtebete geroago, film atzerritaronenaren Oscar saria jaso zuen film berarengatik.
Halaber, 1977. urtean, Frantziako zinemaren César saria jaso zuen bere karrera osoagatik.
Jacques Tatiren zinema ekarriko dugu gogora urtarrilaren 21etik 24ra bitartean.
{jcomments on}