Jaime de los Ríosek eta Zuhar Iruretagoienak irabazi dute Artista Berrien XLIV. lehiaketa
Jaime de los Ríos Lumbreras eta Zuhar Iruretagoiena Labeaga dira aurtengo Artista Berrien Lehiaketaren irabazleak, Autopoética eta Gazte, zoriontsu eta burugabe…ziur asko lanengatik. Irabazle bakoitzak 7.000 euroko saria jasoko du.
Proiektu artistikoetan berriz, Pau Figueres Ortizek , Toilet piece Fontana proiektuagatik eta María Bocos Garcíak Le communauté proeiktuagatik jasoko dituzte 2.000 euro bana.
Aurtengo edizioan, 60 artistak hartu dute parte, 53 obra eta 18 proiektu artistikorekin.
Juan Antonio Alvarez-Reyes, Sevillako Centro Andaluz de Arte Contemporáneoko zuzendariak, Neus Miró arte kritikariak eta Nekane Aramburu kultur kudeatzaileak osatutako epaimahaiak, 21 artisten 19 obra (argazkia, bideoa, instalakuntza, pintura eta eskultura) eta 4 proiektu aukeratu ditu. Horiek osatzen dute Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoko erakusketa.
Artista gazteek egindako sorkuntzen garrantzia eta artistok obra hauek aurkezteko dituzten aukera urriak kontutan hartuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak, ikus arteetako Artista Berrien Lehiaketa burutzen dute bi urtetik behin.Izan ere, lehiaketa hau bi urteko da gaur egun, bere historia luzean, urtero egin den boladak ere bizi izan dituen arren.
Lehiaketaren helburua, gipuzkoar artista gazteen sorkuntzari pizgarriak eta aitortza ematea da, era berean berauen obrarentzat hedapen publiko baterako bidea irekiz.
Hogeiko hamarkadan lehiaketa sortu zenetik, euskal arte garaikidearen alderdi aipagarrienetako batzuen paradigma eta iturri izan da.Hasieratik, Gipuzkoako artistak sustatzeko plataforma izan da eta gizartearekin batera aldatzen joan da, gure lurraldeko kultura behatoki bilakatuz.
Urruti gelditu dira, lehiaketako protagonista, pintura eta eskultura zireneko garaiak.
Gaur egungo lehiaketan, obra aurkezterakoan 35 urte bete ez dituzten artista gipuzkoarrek hartu dezakete parte.
Lehiaketara aurkezten diren proposamenak, banakakoak edo taldekoak izan daitezke.
Artista Berrien XLIII. Lehiaketa honetarako aukeratutako lanekin erakusketa osatu da Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoan.Bertan izango da ikusgai, maiatzaren 14 arte.
{ppgallery}galerias/Noveles{/ppgallery}