Jaime Gil de Biedma (1929-1990)
Duela egun gutxi bete ziren 25 urte literatur kritiko handi bat hil zela, 50eko belaunaldiko olerkaririk garrantzitsuenetakoa izandakoa: Jaime Gil de Biedma.
Bartzelonan jaio zen eta zuzenbide ikasketak egin zituen. Unibertsitateko giroan ezagutu zituen bere belaunaldiko kideetako batzuk:Carlos Barral, José Agustín Goytisolo, José Ángel Valente eta José Manuel Caballero Bonald.
Eragin berezia izan zuten olerkigile horrengan, besteak beste, César Vallejo, Luis Cernuda, Antonio Machado eta batik bat, T.S.Elliot-ek, oso liluratuta egon baitzen horren olerkigintzarekin.
Egindako lan aipagarrienak hauexek dira: Versos a Carlos Barral, Según sentencia del tiempo, Cuatro poemas morales, Compañeros de viaje, En favor de Venus, Moralidades, Poemas póstumos, Colección particular, Diario del artista seriamente enfermo, El pie de la letra: ensayos, 1955-1979, Antología poética, Las personas del verbo eta Volver.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik gonbidatzen zaituztegu gerraosteko bigarren belaunaldiko olerkari handi horren obra ezagutzera.
{jcomments on}