Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018
60 urteko historia eta euskal kultura eta hizkuntzaren inguruko hainbat proiektu, betiere Jakin aldizkaria ardatz izanik. Mende erdiko ibilbidea egin duen taldea, urruntasunean edo gertutasunean baina beti helburu amankomun batekin, etengabe lanean aritu dena eta elkartasuna mantentzea lortu duena.
Horregatik guztiarengatik, 2018ko abenduaren 19an Jakin Taldeko lau kide historikoek (Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendi) Gipuzkoako Urrezko Domina jaso dute. Eta bere izenean, Jakinen lana sustatu eta bultzatu duten laguntzaile guztien lana aitortu eta eskertu da.
Egun hauetan eta datorren abenduak 27ra arte, Koldo Mitxelena Liburutegiak Jakin Taldearen lanaren inguruko erakusketa xume bat eskaintzen dizue. Eta horrekin batera, sarean ipini du eskuragarri ibilbide horri buruzko testu hau.
Zorionak Jakin!