James Dean
60 urte bete dira James Dean (1931-1955) hil zela. Beti nerabe bihurri eta errebelde gisa ezagutu dugun aktore hori ikonografia baten sortzailea izan zen, modan, publizitatean eta musikan irauten duena oraindik ere. Parte hartu zuen 3 filmetatik bakar bakarrik lehenengoaren arrakasta bizitu ahal izan zuen: Elia Kazanen Edenetik Ekialdera filmarekin. Hil eta gero estreinatu ziren Nicholas Rayren Kausarik gabe errebelde eta George Stenvensek zuzendutako Giant izenekoak.
Hirurogei urte geroago gure omenaldia egin nahi diogu Time Squaretik euripean ibiltzen zen nerabe betikoari. Hirurogei urte geroago haren magnetismo atsekabetuak bere horretan jarraitzen du.