James Garner (1928-2014)
James Garner hil da orain dela gutxi, bai zineman bai telebistan arrakasta handia izan duen aktore estatubatuarra. Pantaila handian irabazi zuenaren adina ospe irabazi zuen hainbat serierekin: Cheyenne, Maverick (zinean ere jokatu zuen serie horretako rola, Mel Gibson eta Jodie Foster-ekin batera) eta, batez ere, The Rockford file (bost aldiz izendatu zuten Emmy sarirako, egindako lanarengatik).
1958an, bere lehen Urrezko Globoa eskuratu zuen, une hartako etorkizun handiko aktore gisa; 1991n eta 1994an ere saritua izan zen.
1986an, aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten, Murphy's Romance filmean egin zuen lanarengatik; 2005ean, ibilbidearengatiko saria eman zion Hollywoodeko aktoreen sindikatuak.
Hauek dira haren ibilbideko filmik aipagarrienak: Sayonara, Up Periscope, The Great Escape (ahaztezina da Hendley tenientearen rolean egin zuen lana), The thrill of it all, Grand Prix, Victor/Victoria, Sunset (Blake Edwards-en zuzendaritzapean biak), Murphy's Romance, Maverick eta Space cowboys.
Irailaren 29tik urriaren 4ra ekarriko dugu gogora James Garner aktorea.
{jcomments on}