James Joyce bisitan
James Joycek KOLDO MITXELENA Kulturunea bisitatuko du.Irailaren 7an Xabier Olarrak Ulysses obraren lehen euskarazko itzulpena aurkeztuko du eta 8an Agerre Teatroak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, Molly Bloom,emakume baten aurpegiak obra ekarriko digu euskaraz eta ingelesez, eleberriaren amaierako bakarrizketaren antzezlana.
Bi ekitaldiak direla eta, liburutegiak Joycen obra ospetsuenen ingelesezko, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioez gain-Ulises, Dublindarrak eta Artistaren gaztetako portreta- , idazle irlandarraren bizitzaren eta lanaren inguruko ikerlanak ere hautatu ditu.Sorta hori liburutegiko lehen solairuko erakusmahaian dago eskuragarri.
#IritsiDaUlises