Jarduera diplomatikoak, konspirazioak eta azpikeriak
Gipuzkoako Historiaren Aurpegi Berriak hitzaldi zikloko emanaldi berri honen helburua Ondorengotza Gerra osteko gertakari ezezagunak eta gutxi ikertutakoak plazaratzea da.
Gerra bukatuta 1714ean, potentzia europarren arteko jarduera diplomatiko, konspirazio eta azpikerien eszenatoki izan zen Gipuzkoa. Gure herrialdea joko politiko horren lekuko eta gonbidatu izan zen. Bi gertakari militar garrantzitsu gertatu zirela hemen: Donostiako eta Hondarribiko gotorlekuen erasoak. Aldaketa garaiak izan ziren politika mailan, baina baita maila militarrean ere.
Juan Carlos Mora Afán historialariak emango du hitzaldia, gaztelaniaz. Hainbat ikerketa eta argitalpen idatzitakoa da, eta Aro-Modernoan zentratzen da bere jarduna.
Zer: Hitzaldia. 1713-1719. Tiempos convulsos para Gipuzkoa
Noiz: maiatzak 30, arratsaldeko 7:30etan
Non: Areto Nagusian
{jcomments on}