Jardunaldia “Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak”
Urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak, bederatzigarren urtez jarraian jardunaldi bat antolatu dute. Aurtengoa immigrazioari eta liburutegiei buruz izango da, "Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak" lelopean.
Ekimena urriaren 22an, ostiralean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian izango da. Goizeko saioan erreferentziazko profesionalek biztanleria migratzailearen inguruan dituzten esperientzia eta proiektuez hitz egingo digute. Arratsaldean, gure ingurua hobe ezagutzeko unea izango da. Horretarako, herri ezberdinetako lau liburuzain izango ditugu solasean. Haiekin partekatuko ditugu gure erabiltzaile migratzaileei lotutako kezkak, ilusioak eta erronkak. Bi jardueretan parte-hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
Urriak 22, ostirala. Egitaraua
Goizeko saioa
Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Kontaktua: kmkliburutegia@gmail.com
Streaming:KMK zuzenean
8:45 – 9:15 Harrera
9:15 – 9:30 Ongi etorria
9:30 – 10:05 MAITE FOUASSIER ZAMALLOA, Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria
Fenómeno migratorio en Euskadi (es)
10:05 – 10:40 EMMA ARMENGOD MARTÍNEZ, Trinitat Vella-J. Barbero Liburutegiko zuzendaria
De la plaza a la Biblioteca: el trabajo de proximidad en la Biblioteca Trinitat Vella-J. Barbero de Barcelona (es)
10:40 – 11:15 Atsedena
11:15 – 11:50 MANUEL SOLA BERNABÉ, Purchenako Liburutegi Publikoko liburuzaina (Almeria)
Bibliotecas que actúan: el proyecto Biblioteca de Acogida con niños y jóvenes migrantes sin referentes familiares (es)
11:50 – 12:25 BECKA WOLFE - AZIM SALIMY, ECHO Mobile Libraryko koordinatzaileak
Un-bordering Greece: ECHO Multilingual library (en)
12:25 – 13:30 MAHAI-INGURUA
Parte-hartzaileak: Maite Fouassier, Emma Armengod, Manuel Sola
Moderatzailea: Susana Araiz, Koldo Mitxelena Liburutegiko Arduraduna
Arratsaldeko saioa
Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Kontaktua: kmkliburutegia@gmail.com
Streaming:KMK zuzenean
16:00 – 18:00 MAHAI-INGURUA
Bertako zerbitzuak eredu (eu)
Parte-hartzaileak: Asun Agiriano (Arrasateko Liburutegia), Estibaliz Albizu (Durangoko Liburutegia), Iñigo Medina (Lekeitioko Liburutegia) eta Junkal Torres (Donostiako CEPAko Liburutegia)
Moderatzailea: Amaia Cuende, Koldo Mitxelena Liburutegiko liburuzaina
Jardunaldi profesional horrez gain, Liburutegien Egunaren harira antolatutako beste bi jardueratan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hilaren 21ean, osteguna, Migratzaileak, bidean eta gure aldameneanhitzaldia izango duzue. San Jeronimo kalean dagoen Liburutegi Nagusiko Jarduera Aretoan izango da. Eneko Aizpurua eta Ainara Gorostizu idazleak Bidasoan gora eta Aldamenekoa liburuen inguruan arituko dira solasean. Beñat Sarasolak moderatuko du solasaldia. Izen-emateak hemen. Bestalde, urriaren 23an zinearen txanda izango da. Tabakaleran Susana Nobre zuzendari portugaldarraren No Táxi do Jack filma izango da ikusgai. Informazio gehiago eta sarrerak hemen eskuratu ahal izango dituzue.