Jardunaldiak: Gipuzkoako Historiaren Aurpegi Berriak
"Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historiagileen Elkarteak antolatutako Jardunaldiak: Gipuzkoako Historiaren Aurpegi Berriak
Gipuzkoako lurrandea Beranduko Antzinaroan
K.a. III. mendetik aurrera, Augustoren garaitik Erromak diseinatutako Inperioaren eredu klasikoa krisialdi batean murgildu zen. Horri irteera emateko, zenbait instituzio, militar eta ekonomia erreforma jarri ziren abian Inperioraren biztanleen bizitza zeharo aldatuko zutenak. Gainera, elementu erlijiosoa ardatz bihurtu zenetik, Estatuaren politikak baldintzatuz, Antzinaro Berantiarrari ezaugarriak bereziak eman zizkion, aurreko garaitik bereizita. Hitzaldiaren asmoa, egun ditugun datu akeologiko zein historiografikoetatik abiatuta, aipatutako aldaketek Gipuzkoan izan zuten eragina aztertzea da.
Hizlaria: Elena Torregarai Pagola
Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroko Irakasle titularra da Letren Fakultatean. Deustuko eta Zaragozako unibertsitatean eman zituen bere unibertsitate urteak, eta Frantziako, Italiako eta Britain Handiko unibertsitateetan osatu zituen. Bere ikerketan arloa Errepublika erromatarraren inguruan kokatzen da, batik bat pradigma politikoak, oratoriaren lenogaia eta diplomaziaren erabilera Erromaren hedakuntzan erabilitako tresna bezala. Halaber Euskal Herriko Antzinaroa aztertu du, batez ere, baskoien irudia testu klasikoetan.
(Hizkuntza: gaztelania)