Javier Cercas
Javier Cercas (Ibahernando, 1962) espainiar literaturako irakaslea da Gironako Unibertsitatean. Zortzi eleberri argitaratu ditu: El móvil, El inquilino,El vientre de la ballena, Soldados de Salamina, La velocidad de la luz, Anatomía de un instante, Las leyes de la frontera etaEl impostor. Halaber, bere lanen artean aurkitzen dira La obra literaria de Gonzalo Suárez entsegua, El punto ciego hitzaldi liburua eta askotariko gaiak biltzen dituzten hiru ale: Una buena temporada, Relatos reales eta La verdad de Agamenón. Makina bat hizkuntzatara itzuli dituzte bere liburuak eta Estatu mailan nahiz nazioartean sari ugari jaso ditu.