Javier Gomá idazlea Koldo Mitxelena Kulturunean izango da gizartearen suminduraz hausnartzeko
Garaikidetasunaren Krisia deritzon zikloaren baitan
Javier Gomá idazlea Koldo Mitxelena Kulturunean izango da gizartearen suminduraz hausnartzeko
Javier Gomak, ibilbide filosofiko eta dramatiko luzea duen idazleak, Koldo Mitxelena Kulturunea bisitatuko du apirilaren 20an, Garaikidetasunaren krisia zikloaren barruan, galdera honi erantzuteko: zergatik gaude haserre? Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gomák bere ikuspuntua azalduko du Vilma Coccoz eta Javier Echeverria moderatzaileekin batera.
Javier Gomaren ibilbidea definitzen duten lanak aipatu beharko bagenitu, segidakoak izango lirateke: Imitación y experiencia (Pre-Textos, 2003; Premio Nacional de Ensayo 2004), Aquiles en el gineceo (Pre-Textos, 2007), Ejemplaridad pública (Taurus, 2009) eta Necesario pero imposible (Taurus, 2013). Bere azken lanak Tetralogía de la ejemplaridad (Taurus, 2014; DeBolsillo, 2019) eta Un hombre de cincuenta años (2021) ditugu.
Filosofian doktorea eta Filologia Klasikoan eta Zuzenbidean lizentziaduna den Javier Gomák egungo krisiaren atzean ezkutzatzen diren arrazoiak azaleratzen saiatuko da. XX. mendearen amaieran bizitako modernitatearen ondoren, topaketa hauek denborazkotasuna berriro definitzeko saiakera bat dira, mikrokosmos natural, pertsonal eta komunitarioetan izandako esperientzietatik abiatuta.