Jayne Mansfield (1933-1967)
Abenduaren 3tik 7ra bitarteko astean zinemagintza mundutik gogora ekarriko duguna zinema historian ospetsuenetakoa izan den emakume ilehori platinoetako bat izango da, Jayne Mansfield, hain zuzen -Marilyn Monroeren baimenarekin-.
Bere gorpuzkera eta bular aldea ondo nabarmenduz, Mansfieldek oso filma gutxi errodatu zituen, oso gazte hil baitzen -34 urte besterik ez zituen- kotxe istripu baten ondorioz, baina oso aktore kotizatua izan zen bere garaian. Bere filmografia laburrean hauexek dira filma aipagarrienak: The Burglar, Will successs Spoil rock hunter?, The girl can't help it, The sheriff of fractured jaw edo Kiss them for me.