Jeromín

1929-[1936]
XX. Mende hasierako aldizkaria da Jeromín. 1929an argitaratzen hasi zen umeentzako aldizari gisa. Bertan bineta asko oraindik testua aldamenean dutela agertzen dira. Aldizkarian ez dira egileak nortzuk izan ziren aipatzen. Hainbat generotako istorioak ikus daitezke bertan, nahiz eta abenturazkoak, historikoak eta umorezkoak errepikatzen diren behin eta berriz. 200. zenbakitik aurrera Estatu Batuetako komikien itzulpenak ere agertu ziren aldizkarian.
Komikigunean daukagun alea, 1936ko uztailekoa da, aldizkariaren 373. zenbakia hain zuzen. Aldizkariaren azken aleetako bat izan zen honakoa. Ale hau erdi desegina jaso genuen eta orain gutxi zaharberritua izan da. Zenbaki honetan honako istorio hauek irakur daitezke:
Lealtad heroica
Chang, el pirata amarillo
Don Simplón, Telesforo y Dinamita
Oro maldito, emocionante novela de aventuras
Hazañas al alimón, de Tarugo y Perdigón
Auténticas aventuras de Rin-Tin-Tin
Hacia lo desconocido
El castigo, cuento
En serio y en broma
Andanzas del gato Félix