Jessica Jones
Jessica Jones: Desatada
Panini, 2017
Marvel ehunetik ehun deitzen den bilduma honetan Bendisen Jessica Jonesek ehunekoa guztiz betetzen du.
Ezer baino lehen gizakia da Jessica. Ihia bezalakoa da, hauskorra, baina tente jartzeko modua topatzen duena.
Hauskortasunak ez du erabakiak hartzeko grina ezabatzen. Erabaki egokiak, baina ilunak, haren orekaren gainetik jartzeraino. Izan ere gizatiarra bai, baina heroi handia (eta detektibe ez kaskarra). %tik 100 Marvel, alegia.
Hori baino gehiago ere bada Jessica Jones. Generoaren berrikuntzaren ikurretako bat da; ALIAS da; telesail erakargarria bezain lotzaile baten protagonista; The Defenders-eko kidea.
Trama, marrazkia, kolorea… ilunak izanagatik distira ematen dio Jessica Jonesen munduari. Jones, baina, nekez aterako da iluntasunetik.
Komiki honek barrenak jota utziko zaitu. Hori da Jessica Jones.