J.M.G. Le Clézio (1940- )
Jean-Marie Gustave Le Clézio idazle frantsesa da eta haren 75. urteurrena ekarriko dugu gogora. Literaturako Nobel Saria lortu zuen 2008. urtean.
Oso txikia zela hasi zen kontakizunak idazten eta denbora pasatu zen heinean prestaketa akademiko sendo bat edukitzera iritsi zen.
Esperimentazioaren lehen garai horretatik beste kulturetako narratzaile bikaina izatera iritsi zen, Ameriketara joan baitzen bizitzera 1970. urtean eta Panamako eta Mexikoko indiarrekin egonaldiak egin baitzituen. Eta ez zen amerindiarrekin bakarrik bizi izan, Afrikakoekin ere bai -Jamie sahararrarekin ezkontzera iritsi zen-, izan ere haurtzaroa Maurizio irlan pasatakoa zen, hangoa jatorria baitzuen bere familiak XVIII. mendetik eta hango herritartasuna ere bai baitzeukan.
Lan aipagarrienen artean dago Le Procès-Verbal -bere lehen nobela-, La fièvre, Le déluge, Terra amata, Le Livre des fuites, Le Chercheur d'or, Voyage à Rodrigues, Révolutions, Les Prophéties du Chilam Balam, Relation de Michoacán, La Quarantaine, Le Poisson d'or, Onitsha, Désert, -Basamortua euskaraz- (Frantziako Akademiaren Pau Morand Saria), Ourania, Ballaciner eta Ritournelle de la faim, bere amaren haurtzaroa gogoratzen duena.
Literaturako Nobel Saridun horren lana ezagutzera gonbidatzen zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.