John Banville, Letren Asturiasko Printzea Saria
Aurten Letren Asturiasko Printzea Saria John Banville irlandarrarentzat izan da, zeinak eleberri beltza idaztean Benjamin Black ezizenez jarduten duen.
Nor saritu du Fundazioak?John Banville edo beraren alter ego Benjamin Black?
Horren inguruan, honako hau esan du Banvillek:Artea gauza arraro bat da.Banvilleren kapela azpian 200 hitz idatz ditzaket egunean.Egun batean erabaki nuen beste pertsona bat bilakatu nintekeela, eta bigarren kapela horri esker, bigarren larruazal horri esker, bazkaltzera joan naiteke mila hitz inguru, beharbada 2.000, idatzi ostean, eta horrekin disfrutatu dezaket.Izugarria da ohartzea nola beste tipo batek zure bizitza bizi dezakeen, zure eskuak erabili, eta horrekin gozatu.Idaztea lan berezia da...Idaztea arnasa hartzearen gisakoa da.Beharragatik egiten dut.Nire ahoagatik, eta orain Blacken ahoagatik ere bai.
Obra hauek azpimarratuko ditugu. Alde batetik, Banville bezala idatzitakoak: Kepler, Doctor Copernicus, Mefisto, The Book of Evidence, The Untouchable, Eclipse, Shroud, The Sea, The Infinities eta Ancient Light; eta, bestetik, Black bezala idatzitakoak: Christine Falls, The Silver Swan, The Lemur, Elegy for April, A Death In Summer, Vengeance eta The Black-Eyed Blonde.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian idazle irlandar handi honen obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.