John Guillermin (1925- )
John Guillermin, zinema zuzendari ingeles hori, ekintza-filmetan espezializatu zen, batik bat, 60 eta 70eko hamarkadetan.
Merezitako ospea lortu zuen kamera eta pertsonaiak trebetasun handiarekin erabili zituelako, baina, baita ere, filmazio taldeekin arazo asko izan zituelako.
Egindako lan garrantzitsuenen artean honako hauek dira aipatu beharrekoak: I Was Monty's Double -John Millsekin batera-, Tarzan's Greatest Adventure, Tarzan Goes to India, Waltz of the Toreadors, The Blue Max –George Peppard eta James Masonekin-, House of Cards -Orson Wellesekin-, The Bridge at Remagen -Robert Vaughn zuzendu zuen- El Condor, The Towering Inferno - zorigaiztoko zinemaren adierazlerik garrantzitsuena eta aktore-multzo ahaztezina duena (Steve Mc Queen, Paul Newman eta William Holden)-, King Kong –Jessica Lange eta Jeff Bridgesekin, eta Death on the Nile, Agatha Christie idazlearen nobela batean oinarritua eta aktore-multzo bikain batekin, Peter Ustinov buru zela.
80 urte bete ondoren telebista mundura hurbildu da eta telesailak eta film txikiagoak egiten ditu.
Ia laurogei eta hamar urte dituen zuzendari horren filmografia errepasatuko dugu ekainaren 15etik 20ra bitartean.