Jon Cazenave argazkilaria Ganbaran izango da
Jon Cazenave (1978, Donostia), lanbidez ekonomilaria da. 2006an erabaki zuen bihurgune bat hartzea eta argazkigintzan aritzea.
Azken urteota euskal herritarrei buruzko lan bat egin du, “Herri ixilean” izenekoa. Hau Ganbara aretoan ikusgai izando da apirilaren 6tik maiatzaren 7 a bitartean.
Bere familiari eta bere buruari buruz aritzen da ondorengo elkarrizketan, EKEko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-ek galdezkaturik
- Nor zaitugu, Jon Cazenave?
- Euskal argazkilaria naiz. Merkataritza ikasketak egin nituen Donostian eta, finantza munduan bost urtez lan egin ondoren, erabaki nuen airez aldatzea eta Bartzelonara joatea argazkigintza dokumentala ikastera. Gaur egun Donostian bizi naiz eta epe luzerako proiektu bat daramat euskal herritarrei buruz.
- Hegoaldetik iparraldera etorri zara, zure erroen bila?
- Nire abizena jatorriz gaskoia da, baina oso hedatua da ipar Euskal Herriko hiru probintzietan. Nire asmoa, irudizko bidaia bat proposatzea izan da: ez edozein bidaia, baizik eta nire arbasoek, Biarnotik abiaturik, Ipar Euskal herrian zehar egin zuten bidaia, itsasora iristerainokoan. Bidean, nire abizena duten pertsona batzuk ezatutu ditut, iparraldea eta honen kultura ezagutzen lagundu nautenak. handik aurrera, neure historia propioa egin duta, lurraldeari hertsiki lotua.
- Lan honetan, zer ikasi duzu zure izenari buruz?
- Nire arbasoak Okzitaniatik etorri ziren eta sentitzen nuen nire eraikuntza propioak neure herrian arrotz sentitzeko sentipenetik iragan behar zuela, nire arbasoen kasuan bezala. Hortik aurrera, saiatu naiz lanean ari nintzen herria ulerten, nire burua milaka urteko ohiturak dauzkan gizarte horretan barna bultzatzen eta, polikinaka, nire burua txertatzeko eta herri honen irudikapen estetikari nire harria ekartzeko beharra agertu da nire baitan. Nolabait lortu dut Cazenave arrotz bat euskaldunen lurrean txertatzea eta nire burua herri honen parte sentizea.
Argazkia: EKE
Erakusketa: Herri Ixilean
Jon Cazenaveren argazkiak
Ganbara aretoa (Koldo Mitxelena Kulturunea)
2011ko apirilaren 6tik maiatzaren 9 arte
Astelehenetik larunbatera 11.00tik 14.00ra eta 16.00tik 20.00tara
Bisitaldi gidatuak 667 346 025 / 943 112 756