Jon eta Mirkaren iruzkina
Jon eta Mirka
Harriet ; Redondo
Harriet, 2016
Harriet argitaletxeak Harriet gidoilariaren lanak berrargitaratzen jarraitzen du. Harrieten lanak Habeko mik aldizkariarekin lotuta gogoratzen baditugu ere, tebeo hauek kalitate handikoak ziren. Dira. Argitaratu zirenean Frantziako merkatua bere egin zuten berehala. Europa osoan zehar saldu. Sariak jaso ere. Hau da, etxeko ekoizpena normaltasunez zabaltzen zen Europan. Ia 30 urte pasa dira hori berriz gertatu arte. Hutsune horren zergatiak ikerketarako ematen du.
Jon eta Mirkari gagozkiola, 30 urte pasa izanak ez ditu asko kaltetu. Alderantziz: kaleratu zirenean baino preziatuagoak direla iruditzen zaigu.
Esan nahi baita: kaleratu zirenean komiki mota hauek puri-purian ziren. Horregatik, euskaldunak garai hartako korrente artistikoen barruan ari ziren lanean. Europan egiten ziren komikien euskal isladatzat jo ditzakegu. Mézières-Christin-en Valerian eta Laurelin, Moebiusen lanak, Le Tendre-Loisel-enak... Cimoc, Star Trek, Asimoven asmakizunak... erreferente horiek guztiak abentura hauetan barna topatuko ditugu. Alegia, normaltasuna.
Egun, baina, nekez topatzen ditugu mota honetako argitalpenak. Hutsune horrek bihurtzen du tebeo hau deigarria. Izan ere, gako nagusia abentura bada ere, Harrieten kezka sozialak han eta hemen agertzen dira.
Tamalez, hirugarren alea tiradera baten barruan geratu zen.
Redondoren marrazkia aipagarria da. Arintasuna, espresibitatea,... inoiz errepikatzen ez diren detailez josita eta kolore zoragarriz lagunduta.
Seguru asko Jon eta Mirka ez dira gehien gogoratzen diren pertsonai klasikoak. Ezagutu zituztenek, baina, ez dituzte inoiz ahaztu.