José Francisco de Aizkibel 1798-1998
Azkoitia, Gipuzkoako XVIII.medeko “argien txokoa”, izan zen Jose Francisco Aizkibelen jaioterria. Abade eta nobleen idazkaria izan zenak atzerrian deskubritu zuen bere euskaltasuna.
Bere irabaziak euskarazko liburuak erosten eta biltzen xahutu zituen eta, aldi berean, Espainia osoko liburutegi teknikorik garrantzitsuena osatu zuen. Bere ondasuna osatzen zuten 3.477 liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetara etorri ziren. Hauxe izan zen Gipuzkoako lehen liburutegi publikoaren hasiera.
Aizkibel intelektualaren eredu da, Ilustrazioaren seme. “Esperientziaz dakit nolako lana ematen duen azterketa hauek egiteak bere hizkuntzaz hain gutxi arduratzen den herri batean”. Hainbat hizkuntza zekizkien, eta baita euskararen euskalkiak ere. Honek halako ikuspundu berezia ematen zion euskarak zeukan batu-premiaz. Horretarako ezinbestekoa ikusi zuen euskararen Akademia sortzea: filologian sakondu, hizkuntza irakasteko arauak ezarri eta hizkera literarioa finkatzeko. Zentzu honetan, Aizkibel aurreratu bat dugu, aitzindari bat, inork baino ia ehun urte lehenago Euskaltzaindiaren beharra ikusi zuena.
Bere Diccionario Basco-Español-Euskeratik erderara biurtzeko iztegia izan da bere lau hiztegi handietan ezagunena. Obra honetan, Aizkibelek euskaraz idatzi zuen testu bakarra aurkitzeaz gainera, berezitasun batek harrituko gaitu, berriztapen ortografikoei buruz egiten dituen proposamenak: C eta Q hizkiak utzi eta K eta Z erabili zituen, eta G beti hots eztian erabili zuen, geroko ortografian indar hartuko zuten proposamenak.
Aizkibel foruzalea da uste osoz, eta hortan ere topiko haundi bat hausten du, bere aukera politikoak – gidaliburu ugarik diotenaren aurka- argiarekin, aurrerabidearekin, modernitatearekin, hau da, entziklopedismoarekin, bat egiten baitu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04