José Llanos

José Llanosen obran (Tolosa, 1948) badago etengabeko joera bat, aldizka agertu ohi dena, mihisen eta bastidore puskatuen bere lehen manipulazioetatik hasita, pitzadurez betetako bere margolanetaraino, antzinateko freskoen birsorkuntza diren horietaraino, hain zuzen ere. Berreraikuntzaren etengabeko pultsu bat da, sorkuntzaren eta haren hausturaren artekoa, obraren oreka zail bat, bere errautsetatik abiatuta eszenatoki berrietan agertzen den obrarena, alegia. Odol bide bat da, trabeska zeharkatzen dituena egile honen aldiak eta sorkuntza lanak, kezkatuta baitago denbora berreraikitzeaz, oroimena jarraitasunaren geldiarazlea bailitzan ulertzeaz, hor dena baita jariakor eta gutxi geldikor.
Benetan harrigarria dena da, nola irrika errepikakor, eta, nolabait, bere lanetako indar ezkutuen irrika eratzaile hori, dagoeneko argitasun eredugarriaz agertzen den bere lehen lanetan.
Juan Pablo Huércanos
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04