José Miguel Zumalabe Mendiburu

Jose Migel Zumalabe Mendiburu 1906ko irailaren 24an jaio eta 1992ko otsailaren 12an hil zen Donostian. Gaztetan hasi eta bizi guztian pintatu zuen, ogibidez beste lan batzuetan jardun arren. Aparejadoretza eta matematikako ikasketak egin zituen. Lehenik marrazketako eta matematikako irakasle izan zen hainbat urtetan Bergaran, Donibane Lohizunen eta Donostian, eta gero eraikuntzan lan egin zuen.
Gazte-gaztetan sortu zitzaion pinturarako grina, eta garai hartan Donostian irakasle ziren Ascensio Martiarena eta Rogelio Gordonekin ibili zen marrazketa eta pintura ikasten. Zumalabek egindako pinturak, figuratibotik ez-figuratibora doan bilakaera plastikoan barrena bere garaiko mundu plastikoa islatzen du alde batetik eta, bestetik, bere pintura lanari zinez heldu zion gizon baten barne mundua.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17