José Ramon Zuriarrain

Lehenago egin dituen banakako erakusketetan paisaiaren zeharkatzea nagusitu egin da erretratuaren eta autorretratuaren gainetik; Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa honetan, berriz, apenas ageri den zeharkaldi hori islaturik, Rocas en la oscuridad (1992) izeneko obra makur horretan ez bada, gris eta urdin distopia baitugu berau, bere paisaia gehienetan normalean isurtzen diren berdearen aldaera guzti-guztiak desagertu dira eta bertatik. Hala, erakusketa honetan paisaia figurei kontrajarririko hondo gisa geratzen da, baztertua nolabait, Mujer hueso (2003) edo Cara guadaña (1982) lanetan izan ezik, hauetan nahastu edo hibridatu egiten da eta, modu zehaztugabean inolaz ere, figurekin. Baina ia-ia beti urtzaile den paisaia hau –atxikipen finkorik gabeko kolore, ehundura eta formaz osatua da, eta artistaren pintura produkzioaren parte handi bat erakusten digu ageri da, era berean, bere Autorretrato (1996) lanean; izan ere, honetan bere figura erdi-histuaren beraren mailako protagonismoa du. Nahikoa litzaiguke esatea pintura hori ereduzko bilakatzen dela paisaian barrenako zeharkaldi gisa eta, aldi berean, bere zeharkaldi piktorikoaren paradigma gisa. Zuriarrainek, erakusketa honetan, beste espazio batzuk, beste kartografia batzuk zabaltzen ditu. Galtzeko beldurrez balego bezala, bere existentziaren aztarna gehien jaso dituztenetako batzuk zahartzetik salbatzen ditu, pintura bidez birsortzen dituenean.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17