Jose Antonio Sistiaga. Lorategi irudikatu bateko islak.

2011.06.16-2011.09.24
Komisarioa: Jean-Michel Bouhours, zinemagilea eta Parisko “Musée d’Art Moderne. Centre Pompidou”ko kontserbatzailea (Bilduma Modernoak).
Obrak erakusgai: 107obra: 6 pelikula, 17 pintura oihal gainean, 8 pintura kartoi gainean eta 76 pintura paper gainean.
Lorategi irudikatu bateko islakerakusketak bere belaunaldiko euskal artista garaikide orijinalenetako bat aurkezten du haren ehun bat lanen aukeraren bidez. Jose Antonio Sistiaga, 1932an Donostian jaioa, margolaria, marrazkilaria eta zinemagilea da aldi berean. Haren prozesu diziplinartekoak bere arte hizkuntza abstrakzioaren alorrean etengabe berritu ahal izatea ahalbidetu du. Vassily Kandinsky abstrakzioaren fundatzailearen lanaren eta, gero, 50eko hamarkadako margolaritza «informalaren» eragina izan ondoren, artistak gero eta gehiago jo zuen kolorearen, argiaren eta mugimenduaren hizkuntzaren mesedetan forma ezkutatzen den konposizioetara.
Jorge Oteizaren laguna, Sistiagak era aktiboan parte hartu zuen eskultoreak 1966tik aurrera bultzatutako euskal artisten korronte kolektiboan. 60 eta 70eko hamarkadetako diktaduraren testuinguruan jarrera ekintzailea hartu zuen: euskal artista garaikideen GAUR taldearen sustatzaile eta kide izan zen; sormenean oinarritutako irakaskuntza alternatibo baten zenbait saio bultzatu zituen, haurrei zuzenduak; gogoeta kritiko bat garatu zuen artearen mugen inguruan; ekintza publikoak eta performanceak antolatu zituen. Parte hartu zuen halaber 1972ko «Iruñeko Topaketak» mitikoetan (diziplinarteko jardunaldi haietan euskal artista garaikideak eta nazioarteko abangoardiako ordezkari nabarmenenak bildu ziren). Jose Antonio Sistiaga ezaguna da nazioartean zeluloidearen gainean pintatutako bere filmengatik.
Zinemagintza abstraktuaren historian, Ere Erera baleibu… (1968-70) filmaren egilea da, kamararik gabe inoiz egindako luzeena. Bere pintura-lanaren jarraipen zehatza izateko sortu dituen filmetako batzutan urteak eman ditu, lana doia eta zorrotza izan behar baitzuen.
Erakusketak erdi gunea zeharkatzen du, Sistiagaren lanak duen diziplinarteko izaera balioeste aldera. Erdi gune horrek ibilaldiaren kanpoaldean gaiaren inguruan antolatutako gela desberdinekin bat egiten du (marrazki beltzen, marrazki erotikoen, kosmosaren, lau urtaroen gela… edo zinema oso baten baldintzak biltzen dituen proiekzio-gela).
Sistiagaren Islek ihes egiten diete mundu ametsezko edo irreal bateko bide bihurriei, bere baitan itxiegi irizten baitio horri Sistiagak, espazioaren eta denboraren metafisika baten ibilbidearen alde egitearren.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17