Jose Bergamin Gipuzkoan (1982-1983)
1982ko irailaren 8an, 27ko belaunaldiko kide garrantzitsuenetako bat izan zen Jose Bergamín idazleak Gipuzkoa aukeratu zuen bizitzeko, Madrilgo giroaren eta Trantsizio estugarriaren ondorioz sentitzen ez zuen askatasuna arnastu nahian. Hemen, Euskadin, idatzi ahal izango zuen estutzen zuen guzti horretatik aske; eta horrela ikusiko dugu idazten Egin egunkarian eta Punto y Hora aldizkarian, kontrako iritziak agerian utziz.
Koldo Mitxelena Kulturuneak, datorren urriaren 29rako, haren omenez ekitaldi bat antolatu du, hain zuzen ere, Gipuzkoan barrena, Hondarribia eta Donostia artean egin zuen bidea gogoratzeko. Jose Bergamin Donostian hil zen 1983ko abuztuaren 28an.
{jcomments on}