José Emilio Pacheco (1939-2014)
José Emilio Pacheco, Mexikoko olerkigile, nobelagile, entsegugile eta itzultzaile handi horrek 75 urte beteko zituen datorren ekainaren 30ean, baina heriotzak ustekabean harrapatu zuen urtarrilaren 30ean, oraindik lanean ari zenean Juan Gelmanen inbentario batean.
Oso hunkiturik jaso zuen Cervantes Saria 2009. urtean, eta bere obra handian, beste askoren artean, honako lanak nabarmendu behar dira: nobelagile gisa Urruti hilko zara, Plazeraren hastapena eta Basamortuko guduak; eta olerkigile gisa: Gauaren elementuak, Ez galdetu niri denbora nola igarotzen den, Fin de siglo, Euria bezala eta La edad de las tinieblas. Haren olerkigintzan interesa duenak Tarde o temprano liburuan (1958-2000 urte bitarteko olerkiak) aurkituko du ia-ia bere obra poetiko guztia.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian Mexikoko letretako idazle handi horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
{jcomments on}