José García Nieto (1914-2001)
100 urte betetzen dira José García Nieto jaio zela. Oviedon jaiotako olerkari hori gerraondoko belaunaldiko olerkarietako bat izan zen, genero horretako beste idazle bikain hauekin batera: Gabriel Celaya, Blas de Otero, José Hierro, Luis Rosales, Leopoldo Panero, Victoriano Crémer eta Carlos Bousoño, besteak beste.
García Nietok jasotako sarien artean aipagarrienak hauexek dira: Adonais (1950. urtean), Literaturako Sari Nazionala (1951. eta 1957. urteetan), Mariano Cavia (1980. urtean) eta, batez ere, Cervantes Saria, 1996. urtean.
Haren lan garrantzitsuenak hauexek ditugu, besteak beste: Víspera hacia ti, Tú y yo sobre la tierra, Tregua, La red, Geografía es amor, La hora undécima, Memorias y compromisos, Los cristales fingidos, El arrabal, Carta a la madre eta Mar viviente.
Idazle horren jaiotzaren mendeurrena dela eta, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik haren olerkigintza ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
{jcomments on}