José María Busca Isusi (Zumarraga 1916-1986)
Natur Zientzietan lizentziaduna eta Bromatologian berezitua.
Gastronomoa, nutrizioan aditua eta sukaldaritza eta elikadurari buruzko ezagutzen dibulgatzailea.
Kazetaritza gastronomikoaren aitzindari, 1942. urterako Radio Nacionalean irratsaio bat zuen.
Loyola Irratian, Protagonistas saioan, El Diario Vascon, El Economistan, Norte-Exprés-en, Muniben… kolaboratzaile izan zen.
Euskal Gastronomi Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta Aranzadi Zientzi Elkartearen presidenteordea.
1993. urteaz geroztik bere liburutegia sukaldaritza, gastronomia eta elikadurari buruzko 6.700 dokumentuz osaturik dagoena, Koldo Mitxelena Kulturunean kontsultatu daiteke. Bere jaiotzaren mendeurrenean, material hauen lagina erakusgai topatuko duzu fondo gordeen gelaren ondoan.