José Miguel de Barandiaran (1889-1991)
2014ko abenduaren 31n 125 urte betetzen dira Jose Miguel Barandiaran Aierbe jaio zela Ataunen.
Apaiza, etnografoa, arkeologoa eta antropologoa izan zen; gazte-gaztetatik piztu zitzaion historiaurreko ikerketetarako zaletasuna, eragin handia izan baitzuen berarengan Telesforo de Aranzadik, izan ere, antropologia eta etnografia gaietan ikertzaile nekaezina izan zen horrekin ibili zen lanean 1917. urtetik aurrera.
Jose Miguel Barandiaranen bibliografia oso zabala da, baina honako hauek nabarmendu behar dira, batez ere:
El mundo en la mente popular vasca, Paletnografía vasca, Mitología vasca, El hombre primitivo en el País Vasco, Antropología de la población vasca, Cultura vasca, Historia general del País Vasco, Brujería y brujas etaMitos del pueblo vasco.
Ez dira ahaztu behar kobazulo eta historiaurreko aztarnategiei buruz egindako ikerketak (Santimamiñe, Aitzbitarte, Lezetxiki, Ermitia, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri edo Ekain) eta euskal kulturaren funtsezko aldizkarietarako egindako lanak: Ikuska, Munibe, Anuario de Eusko-Folklore, Revista Internacional de los Estudios Vascos, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Príncipe de Viana, Gure Herria, Euskal Erria, Euskalerriaren Alde, Bulletin du Musée Basque, Fontes Linguae Vasconum, Vida Vasca, Eusko-Jakintza, Boletín de la Institución Sancho el Sabio edo La Enciclopedia General Ilustradadel País Vasco.
Seme kutunaren titulua eta Gipuzkoako urrezko domina jaso zituen, eta 1982. urtean, Ataungo seme kutun izendatu zuten. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gasteizko Teologia Fakultateak Doctor Honoris Causa izendatu zuten, eta Eusko Ikaskuntzako presidente izan zen.
Ataunen hil zen 1991. urteko abenduaren 21ean.
Euskal kulturaren aitzindarietako baten obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik.