Joseph Brodsky (1940-1996)
Gaztaro gorabeheratsua izan zuen gerora olerkigile izango zen Literatura Nobel Saridun (1987. urtean) horrek, izan ere 15 urterekin eskola utzi eta bere kasa hasi baitzen ikasten eta horren ondorioz zorigaitzean murgildu baitzen, sobietarren bortxazko lan esparruan 18 hilabetez egoteko zigorra jaso zuelako 24 urterekin, gizarte-bizkarroiaren akusaziopean. Indultua jaso ondoren, Joseph Brodsky lehenengo Vienara eta gero Londresera erbesteratu zen eta, azkenik, Estatu Batuetara. Literatura klaseak ematen hasi New Yorken eta hor hasi zen bere literatur ibilbide emankorra garatzen, Nobel Saria lortzeraino, guztia hartzen duen egiletzagatik, pentsamendu argiz eta poesia-indar handiz osatutakoa. Eta horrela, literatur Nobel Saridun gazteena izatera iritsi zen, Rudyard Kipling, Albert Camus eta Sinclair Lewisen atzetik, horiek 42, 43 eta 45 urterekin, hurrenez hurren, lortu baitzuten.
Bere obran oso erabakigarriak izan ziren klasiko errusiarrak, hainbat olerkigile ingeles eta olerkigile poloniar berriak, Proust, Auden edo Melville idazleez gain.
Gaztelaniara itzulitako honako obra hauek azpimarratu behar ditugu: Poemas selectos, Parte de la oración y otros poemas, Menos que uno, Marca de agua, A Urania (poesia 1965-1985), Poemas de Navidad, Del dolor y la razón eta No vendrá el diluvio tras nosotros izeneko antologia poetikoa.
Egun hauetan 75 urte beteko zituen Nobek Saridun hori ekarriko dugu gogora.