Joshua Logan (1908-1988)
Joshua Logan, zinema estatubatuarreko zuzendaria, 1938. urtean estreinatu zen zazpigarren artean.
60ko hamarkadaren bukaerara arte garatu zuen bere karrera. Antzerkian eta zineman, batera ibili zen, eta Broadwayen arrakasta handiak lortu zituen.
Nahiz eta filmografia oso zabala ez izan, asko nabarmendu zen komedia musikaletan eta azpimarragarria zen aktoreak zuzentzeko ipintzen zuen arreta ere, ez baitzen alferrik izan antzerkiko zuzendaria.
Bi aldiz izan zen Oscar sarirako izendatua, zuzendari onena bezala, film hauetan: Picnic (1955) eta Sayonara (1957).
Aipatutako horiez gain, beste film hauek ere azpimarratu behar ditugu: I met My Love Again, South Pacific, Bus stop, Tall Story, Fanny, Camelot eta Paint your Wagon.
Joshua Loganen lana berrikusiko dugu uztailaren 7tik 12ra bitartean.
{jcomments on}