Joxean Artze, iragan, orain eta etorkizuneko figura
KMKn azaroaren 30ean, printzipioz, antolatuko zen emanaldiaren xehetasunak eskainiko ditugu

Joxean Artze, iragan, orain eta etorkizuneko figura
Greba feminista deialdiak ekimena urtarrilera mugitu bazuen ere, segidako artistaren omenaldi garaia iritsi da: Usurbilen jaio zen, 1939ko apirilaren 6an. Joxean Artze poeta, idazlea eta txalapartaria izan zen. Euskal kulturaren azken hamarkadetako erreferente garrantzitsuenetariko honek, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin sortu zuen Ez Dok Amairu taldea.
Duela 5 urte baino gehiago utzi bagintuen ere, Koldo Mitxelena Kulturunean Joxan Artze… espirituz ere bai! ikuskizunarekin omenu nahi dugu. Andoni Salamero olerkariak eta Pello Ramirez musikariak parte hartuko dute ekitaldian.
Euskaraz eta 19:00etatik aurrera, elkartuko gara artista polifazetiko baten bizitza errepasatzeko. Bere alderdi espiritualaren aldeko testigantza emateaz gain, biolontxelo batekin batera poemak errezitatuko ditugu.