Joxemi Zumalabe
Lilteratur Emailuak-eko gure lagunek esan dutenez:
Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte beteko dira urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izango dira datorren astean, eta horien artean Makina antzezlanaren irakurraldia urtarrilaren 11n (ostirala) 19:00etan Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Makina antzezlana Jose Anjel Eizmendik, Antton Santamariak eta Joxemi Zumalabek idatzi zuten, 1967ko uztailaren 24an taularatu zen eta Kriseluk argitaratu zuen 1969an.
Beste ekitaldi batzuk hementxe bertan, KOLDO MITXELENA Kulturunean, egingo dira.
Joxemi Zumalabe: orain gurekin ez zauden arren