Juan Antonio Mogel
Idazle Eibartarraren ibilbide profesionalari birpasa eskainiko diogu
Eibar, 1745.eko abenduaren 6an – Markina, 1804.eko maiatzaren 13an.
Mogeldarren jatorria Nafarroa eta Errioxantik zetorren. Familian aita sendagilea izanik, batetik bestera ibili behar izaten zuten, XVIII. mendean Bizkaia eta Gipuzkoa artean finkatzen joan ziren arte.
Juan Antonio Eibarren jaio eta 1770ean apaiztu zen, bere lehenengo lantokia Markinako Xemein hauzoa izan zelarik. Nerabezaroan Calatayuden kokaturik zegoen jesuiten ikastetxean ikasten aritu zen hiru urtez gizabide eta letretan hezteko, latinez, noski.
Bi idazle ezagunen osaba izan zen: Joan Jose (1781-1849) ta Bizenta Mogel (1782-1852) , azken hau fabulagile eta itzultzaile moduan ezaguna dena.
Esanguratsua izan zen euskal intelektualen artean. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen partaide izan zen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País), besteak beste Peñafloridako kontea zen Xavier María de Munibe e Idiáquez, Félix María Samaniego eta Humboldten kide izanik.
Bere lanak usualki ondoko arlo hauetan banatzen dira, gaiaren arabera.
Linguistika
Mende bukaeran euskarak hainbat eraso jaso zituen Foruen aurka zeudenen artetik: Godoy, Llorente… Hainbat euskaltzaleak, Juan Antonio Mogel eta Humboldt barne, kikildu beharrean, sutsu aritu ziren euskararen alde. Euskaraz idazteko ereduak finkatzeko hiru euskalki nagusietako hiztegi bat premiazkoa zeritzon Mogeli eta azkenik Añibarrok burutu zuen lan hau. 1847. urtean gazteleraz idatziriko bi lan hauek argitaratu ziren Alemanian: Historia y geografía de España ilustrada por el idioma Vascuence eta Cartas y disertaciones de D. Juan Antonio Moguel sobre la lengua vascongada.
Erligioa
Mariano Luis de Urkijo ministro bilbotarrak bere lehen lanak argitaratzen lagundu zion, errege-agindu bati esker. Obra erlijiosoak izan ziren. Izan ere, erlijioaren defentsa izan zen bere kezka nagusienetako bat. Lehenengo lana gipuzkeraz idatzita zegoen eta hurrengo biak bizkaieraz.
Bestetik, hainbat dotrinagai prestatu zituen euskara lantu batetan apaiz eta irakurle euskaldun maila apaleko eta eskola gutxikoentzat.
Filosofia
Paskal-en gogamenak izeneko lanean jasotzen dira Pascalen hausnarketa filosofikoak. Berez, egile honen gogamenen atal baten itzulpena da. Bizkaieraz daude jasoak 1899an Euskalzale aldizkarian.
Literatura
Zenbait obra argitaratu zituen, bai euskaraz eta bai gazteleraz. Esan daiteke Pedro Antonio Añibarrorekin batera, bizkaieraz idatzitako literaturaren aitatzat hartua da.
Iloba Bizentari hizkuntza erakutsi zion eta gipuzkeratik bizkaerara itzularazten zizkion. Bizentak 1802an Ipuin onac izeneko liburua argitaratu zuen Donostian eta dakigunez bera izan zen lehenengo emakume idazle euskalduna.
Juan Antonioren idatzirik ospetsuena Peru Abarca da, lehenengo euskal nobelatzat hartzen dena. Batez ere euskararen balioa erakusteko idatzi zuen. 1802an idatzia izan bazen ere, 1888a arte ez zen argitaratu, baimen arazoak zirela batetik eta kritika sozial eta politikoa zela bestetik.
Bi pertsonaiez baliatzen da, Peru eta maisu Juan, eta beraien arteko elkarrizketa batez, bere gizarteari buruzko ikuspuntua plazaratzeko. Obra honek, batetik, finkatu zuen bizkaiera euskalki literario gisa eta, bestetik, egilearen ospea.
|
|
Gaixo batzuei laguntzen ari zela, kutsatuta hil zen 58 urtez.