Juan Carlos Eguillor. Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julian Armendarizen bildumetan

2011.10.27 / 2012.01.28
Komisiarioa: Alvaro Machimbarrena
JUAN CARLOS EGUILLOR, Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julián Armendárizen bildumetan erakusketak helburu du Juan Carlos Eguillorri (Donostia, 1947- Madril, 2011) omenaldi bat egitea.
Ez da gure asmoa izan haren ibilbide artistikoari buruzko lan sakon bat egitea, ezta atzerabegirako erakusketa bat osatzea ere; haren bizipenak eta oroitzapenak jaso nahi izan ditugu soilik, inguruan ditugun bi bildumetako dokumentuen, gutun pertsonalen, zirriborroen eta jatorrizko marrazkien bidez. Bilduma horiekLuis Gascaren artxiboaren bilduma, egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa, eta Julián Armendárizen bilduma dira.
Erakusketa Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko dokumentu, liburu eta aldizkariekin osatzen da. Ikusgai jarri ditugu, halaber, Juan Carlos Eguillorrek 80ko hamarkadan egindako esperimentuzko zenbait bideo, Arteleku funtsarenak.
Bai Luis Gascak, bai Julián Armendárizek, bi bildumagileek, harreman estua izan zuten Eguillorrekin.
Gascarekin harreman profesionala ez ezik, adiskidetasuna izan zuen Eguillorrek; halaxe ikus daiteke erakusketako zenbait dokumentutan, eta halaxe azaltze du José María Unsainek Juan Carlos Eguillor, umorista bat kaosaren eta dogmaren aurrean entseguan.
Luisek berebiziko garrantzia izan zuen artistaren lehen istorioen zabalkundean, berak ireki zizkion-eta ateak Mari-Aguirrerren abenturak El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarian argitara zitzan 1968ean eta 1969an.
Hori dela eta, erakusketa osatzen duten dokumentu eta marrazki gehienak lehen etapa horretakoak dira.
Julián Armendárizek Eguillorrekin izan zuen harremana, berriz, bere bilduma heterogeneoa osatzen duten artistekin izan zuena bezalakoa izan zen.Bilduma hori osatzen duten lanak artistek eta bildumagileak elkarrekin bizitako une jakin baten memoria dira.Eta horixe bera dira, ondorioz, erakusketa honetan aurkezten diren marrazkiak.
Hori dela eta, argitalpen honetan, Julián Arméndarizek eta Luis Gascak Eguillorrekin bizi izandako pasarteak ditugu irakurgai. Orobat, Gasca bildumaren dokumentu argitaragabe bat daukagu, non Juan Carlos Eguillor hasierako lanei buruz ari baitzaigu.Azkenik, José María Unsain Eguillorren jarraitzaile eta miresle handiak entsegu bat dakarkigu, Juan Carlos Eguillor, umorista bat kaosaren eta dogmaren aurrean, erakusketak biltzen duen lanari buruzkoa, nagusiki.
Ana Salaberria
Erakusketaren ordutegia:
- 11:00 - 14:00
- 16:00 - 20:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17