Juan Giménez komikigilea
Joan de apirilaren 2an Juan Giménez López (1943-2020) artista hil zen. Komikigile Argentinarrak, txikitatik erakutsi zuen marrazkiarekiko zaletasuna. UNCuyo-ko Sorkuntza eta Diseinuko fakultatean, diseinu industrialeko ikasketak burutu zituen, ikasketa hauek, Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean egindako ikasketekin osatu zituelarik segidan. Bere lanak, fantasia eta zientzia fikzioarekin lotuta egon dira beti, belaunaldiko erreferente izatera heldu zelarik denbora gutxian.
Ilustratzaile lanak, argentinako hainbat publizitate-agentzietan hasi zen argitaratzen, baina bere lehenengo lana komikiaren munduan 1976an eman zen, Ricardo Barreirok idatzitako As de pique serie belikoaren marrazkiak eginez.
70eko hamarkadan, Kataluniara joan zen bizitzera, eta bertan, hainbat aldizkaritan hasi zen kolaboratzen, batez ere Josep Toutain editorearen aldizkarietan. Bere lehen arrakasta 1982an iritsi zen, berriro ere, Ricardo Barreiro-k idatzitako Ciudad, serie fantastikoarekin. 1985an, kolorez egindako lehen lana argitaratu zuen, Estrella negra delakoa. Garai honetakoak dira; Cuestión de tiempo (1985), El juego eterno (1987) eta Basura (1989) lanak ere besteak beste.
Hortik aurrera, bere arrakasta etengabea izan zen. Argitaletxe franko-belgiarrak, Itaian eta Espainian argitaratutako lanak argitaratzeaz gain, proiektu berriak ere eskatu zizkioten. Garai honetan, Alejandro Jodorowskirekin batera La casta de los Metabarones (1992) serie fantastikoan egin zuen lan. Zinemaren munduan lan egiteko aukera izan zuen Gerald Pottertok eta Jimmy Murakami-k zuzendutako Heavy Metal (1981) animazio filmean hain zuzen. Bideojoko ezberdinentzako azala ere marraztu zuen, hala nola; Sol negro, Mutan Zone edo Casanova.
Nazioarteko sari urgari irabazi zituen, hauen artean, Bartzelonako Komiki eta Ilustrazio Azokako Marrazkilari Onenaren Saria 1984an eta 1990an Lucca-ko Komiki azokan jasotako Yellow Kid saria. 1997an, Georges Pompidou Zentro Nazionalak bere lanei buruzko atzera begirako erakusketa handia eskeini zion.
Gainontzeko komikigileek dagoeneko Juan eta bere lanen gorazarrea egin dute sare sozialetan, Giménezen lan urratzaileenak goraipatuz eta bere lanak hauengan utzitako inspirazio nahiz eraginak azaleratuz eta eskertuz.
Juan Giménezen lanak gure katalogoan