Juan Luis Goenaga. ILBELTZA (Por caminos de sombras y silencio). Obras 1969-1995.
1995/11/23 - 1996/1/13
Komisarioa: Edorta Kortadi
Artistak: Juan Luis Goenaga
Testuak: Maya Agiriano, Juan Manuel Bonet, Edorta Kortadi, Xabier Sáenz de Gorbea
Muntaia:
Prentsa oharra:
Juan Luis Goenaga
Juan Luis Goenaga Donostian jaio zen 195Oean. Bere ikasbidea ia osorik bakarka egin duela esan daiteke, Bartzelonako Ospitale zaharreko eskolan grabatugintzaren teknikaz jabetzeko ikastaldi bakarra izan ezik. Ibiltari bakartien gisan, irakurtzea, munduan barrena ibiltzea eta beste artisten tailerretan behatzea izan ditu irakasle.
GAUR taldeak urratutako bidean abiatu zen Juan Luis Goenaga, bere belaunaldiko beste artista asko bezala. Belaunaldi horrek haize eta egikera herriak ekarri zituen euskal artearen mundura. Pintura du, izan, bere adierazmolde nagusia, baina askotan beste mintzabide artistikoekin batera eramango du: eskultura, argazkigintza, grabatugintza, zinema, esate baterako, ez dira belaunaldi horren langintzatik urrun. Erakusketa honetan bildutako lanak hogeita zortzi urtetako ausnarketa eta lan trinkoaren emaitza direla esan daiteke: artistaren sormenaren lekuko dira zalantzatik gabe.
Juan Luis Goenagaren lana "atzera begira" ikusita errazagoa izango da bere langintza artistiko luzean barrena sormenaren iturriak, atzokoak, gaurkoak eta betikoak, zein aldetara isuri diren ulertzea: natura eta euskal izatasunaren ikerkuntzaren aldera. Berak honelaxe azaldu zuen: "Euskaldunarentzat esanahi haundikoa izan da mendi-basoez inguratuta bizitzea, orain ingurugiru hori auskalo zer industrializazio arraioren izenean desagertzeko zorian egon arren. Gure antzinako bizigiro horri huruz gordetzen ziren aztarna bakanak desagertu egingo dira etaa laster Joxe Migel Barandiaranen paper zaharren artean bilatu beharko dirugu. Gure basoak galtzen ari gara, eta berdin ibaiak, baserriak (...) ez nezake euskalduna lurrik gahe uler(...) Neronen aldetik esan dezaket nire lanean eraginik haundiena paisaiak, hezetasunak, antropologiak, historiaurrreak, baserriaren arkitekturak eta, oro har, euskal arte herritarrak izan dutela; nire ustez. hori dena ez da behar bezala sakondu" .
Inoiz kontzeptualistnoaren edo arte poveraren inguru-minguruetara hurbildu izan haldin bada ere, here lana orobat gaurko joera expresionistetara lerratzen dela esan daiteke. Alde batetik, badira obra batzuk non oihala oso-osorik batetzen duten, kateatuz eta baterabilduz, keinuak, aztarnak, trazaketak edo grafismoak. Beste aldetik, figurazioak daude, irudizkoak eta ironiazkoak batzutan, non artistak argi azaltzen duen gizartearekiko lotura, eta mundua irudikatzeko modu erreal eta, aldi berean, onirikoa.Goenagaren obretan plastizitatea nabarmendu behar da, haundi-maundikeriaz erabat biluztutako plastizitatea. Margoketa trinkoa, konposizio hertsiak ditu bere-bereak. Oihalean margo geruzak elkarren gainka ageri dira, eta koadroei ehodura eta lodiera anitzak ematen dizkiote. Pigmentoak eta margokoloreak horrela elkargainkatuz, argi-ilunez betetako giro izkutuak sortzen dira. Goenagaren koadro baten aurrean begira jartzen garelarik, ilunpean ikusi nahian gabiltzanean bezala sentituko gara: begiek beren denbora hartu behar dute hartara egokitu eta konposizioa osatzen duten elementu, irudi, paisai, etabar guztiak ongi bereizteko, lehen begiratu hutsean guztiez ohartzea zaila baita. Eskulturatan, berriz, material anitz elkartzen du, askotan jatorrizko egoeran harturik, irudi arin eta hauskorrak sortzeko.
Kolore sailak aldatuz joan da Goenaga, bere bizitza artistikoaren alditan eta gaietan. Batzuetan, kolore bakar baten nagusitasuna du bere obretan, baina kolore bakartasunera iritsi gabe. Beste batzuetan, batez ere figurazioaren bideetan barneratzen denean, kolorez beteriko ohrak egingo ditu. Besteetan, berriz, kolorez urri ariko da lanean, beltzari garrantzi haundia emanez; batez ere bere azken obretan, gorri-nabarrarekin elkartutako kolore beltz nagusiak indar eta kontraste berezia ematen dio konposizioari.
Goenagaren lana ikonografia anitz eta askokoa da: euskal bazterrak, elementu primigenioak, erretratuak, hiria, giza irudia; aldiro-aldiro errepikatu eta berritzen diren irudiak dira, artistak bere kezka edo esperientziak adierazteko hautatu dituen irudiak.
Goenagaren bere obra osoa errealitatearen gainean jaso du, "benetako datuetan oinarrituta", berak dioen bezala. Errealitate hori, bere errealitatea alegia, sumatu eta ia ikutu egin daiteke erakusketa honetan bildu ditugun obretan.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04