Juan Luis Moraza. Interpasividad

1999/11/30 - 2000/2/5
Komisarioa: Ana Salaverría
Artistak: Juan Luis Moraza
Testuak: Santiago Alba Rico, Dan Cameron, Juan Luis Moraza
Muntaia: Arteka S.L.
Prentsa oharra:
INTERPASIVIDAD (ELKARREKIKO PASIBOTASUNA)Agora-tik market-era, templum-etik web-era, monumentutik multimediara, reality-show-etik alternative-art-era, publizitate erretorikako erarik zital eta subliminalenetatik igaroz, brikolage-tik opera aperta-ra... berehalakotasunaren, elkarrekikotasunaren eta adierazpen askatasunaren mitoak eszenaratu egiten dira; baina kontsumo gidatuan, iritzi publikoaren eraketan, adierazpenen teatralizazioan, aisialdiaren negozioan... “bereganatzeko askatasunaren” printzipiorik eza antzematen da, eragiteko ahalmena ez baita simetrikoa. Paradoxa honek gizarte gunearen ahulezia agerian jartzen du; errealitate birtualak, infobiek eta fundamentalismoek (arraza, nazio eta erlijioari lotutakoek ), berriz, zabaldu den konplizitaterik eza konpentsatu egiten dute, identitate eta komunitate simulazioko eskaintzak eginez, atseginaren printzipioaren zirkulutasunean kokatzen den bat etortzeko fantasiaren laguntzaz -erabateko atseginaren hitzartu ezineko nahi bizia, negoziazio guztietatik at, muga kontzientzia guztietatik at...-. Horrela, komunikazio teknologia berriek pertsonen artean konpartitutako komunikaziorik eza programatzen dute, transmititutako bakardadea: distantzia eta elkarrekikotasunik eza onartzearekin bat etortze bakartia. Esku hartzea ikusminaren bidez sublimatu egiten da; pertsonen arteko komunikazioaren ordez objektuen arteko elkarrekintza ematen da (kontsumitzailea/eskaintza), hain zuzen ere, pasioz beteriko komunitate bat bakarrik ahalbidetzen duena, senti daitekeenean baikatoz bat, pertzepziozko komunitate bat, elkarrekiko pasibotasunezko eta pasiozko izaera duen gizarte bat, alegia.
Bitartekaritza bideek (kultur industria, aparatu kritikoa, sustapena, aurrekontuak) sistemak kolonizatu ez duen esperientzia baten administratzaile gisa, artistak duen estatutu mitikoari eusten laguntzen dute. Programatutako aisiak (TB edo Museoa) balizko gune basati hori kultura gaien sailean sartzeko aukera ematen du, oso berehalakoa den arte bat eskainiz eta arte horrek duen bitarteko eta bitartekari izaera ezkutatuz. Elkarrekikotasuna gure garaietako amets nagusia izan da, eta elkarrekikotasun horretan dautza zuzenbidezko simetriak, izatezko desberdintasunak eta kontzientziaren nahasmenduak. Hiriaren (botereari dagozkion prozesuen antzokia) semiotikan ideologi zeinu nabarmenetako bat estatua publikoa izan zen moduan, arte berriak (periferikoa, elkarreragilea) programa sinboliko eta funtzional berberak bere gain hartzen ditu, baina adierazgarritasunaren, zilegitasunaren eta polisaren diagrama berri eta gatazkatsu bati egokituak.
Erakusketa honetan, elkarrekiko jarduera aurrekontua baino gaia da, konpartitutako pasibotasun baten mamua ikusarazten duen erreferentzia. Lan bakoitzak bere ikuslea hautatzen du, begirada bat sintetizatzea espero du, irudien sintesiaren irudia izatea, enpatiak, sinpatiak, identifikazioak, transferentziak, eta gozamenak ikuslea eragiletzat hartzen duten harrera prozesu bat eragitea. Elkarrekintzaren ideia hori audientzia indizeen sakralizazioaz haratago doa; kontua ez da elkarrizketa (elkarrekikotasuna) erretorika (adierazpena) bihurtzea, ezta elkarrekikotasunaren baliokide mekaniko-metaforikoak (biraderak, aginteak, sakagailuak, etab.) ahalbidetzea ere. Ikusgarritasun alaiaren amuen bidez, erakusketa honek arte lanaren izatea ikuslearen baitan kokatzen du nabarmen, benetako ikuslearen jakinmin emozional eta kognitiboari emeki-emeki eskaintzen zaizkion zentzumen geruzen bidez.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17