Julio Cortázar (1914-1984)
100 urte betetzen dira Julio Cortázar jaio zela, Argentinako garai guztietako idazlerik garrantzitsuenetakoa.
Politikoki oso gizon konprometitua izan zen, batik bat bere herrialdearekin, Argentinarekin, eta baita Kuba, Txile eta Nikaraguarekin ere.Europan zehar asko bidaiatu zuen (Italia, Espainia, Suitza, …) baina, batez ere, Parisera joaten zen, eta 1951. urtean hara joan zen bizitzera. Azkenean nazionalitate frantsesa lortu zuen, Argentinako diktaduraren aurkako protesta modura.
Nobelagile unibertsala izateaz gain, kontakizun laburra eta prosa poetikoa ere landu zituen.Egin zuen lan oparoan azpimarratu behar dira, nobelagile modura, Los premios, Rayuela, Diario de Andrés Fava eta Divertimento; ipuin kontakizunen alorrean: Bestiario, Historias de cronopios y de famas, Octaedro, Queremos tanto a Glenda eta Deshoras; eta entsegugile modura, La vuelta al día en 80 mundos, Buenos Aires Buenos Aires, Nicaragua, tan violentamente dulce, Imagen de John Keats eta Cartas.
Idazle horren mendeurrena betetzean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak idazle unibertsal horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituzte.
{jcomments on}