Julio Verne
Erakusketak ibilbide bat eskaini nahi du frantziar idazlearen fikziozko munduetan barrena, guztiak Enigma kontzeptu bateratzailean bilduta; Verneren munduan murgiltzea galdera batean sartzea da, hain zuzen ere iristerik ez daukagun horretan, ezinezkoan, ezkutukoan, gordetakoan erantzuna jasotzea eskatzen duen galderan. Ez da kasualitatea Julio Verneren eleberri asko –Bidaia lurraren erdigunera, Jangada, Grant kapitainaren seme-alabak, Cynthiako naufrago txikia- mezu sekretu baten bidez, errealitatearen giltza ezkutatzen duen kriptograma ulertezin baten bidez, hasi edo erabakitzea. Erantzunak bilatzen dituen eta gure buruen gainean, gure oinen azpian, zeruertzaren lerroa desegiten den puntuan galtzen den begirada hori bildu nahi dute erakusketaren eremu ezberdinek. Bere liburuetan ere galtzen den hori.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04