Junichiro Tanizaki (1886-1965)
XX. mendeko japoniar literaturako idazle garrantzitsuenetakotzat hartzen da Junichiro Tanizaki eta ezinbestean aipatu beharreko nobelagilea Ogai Mori, Nnatsume Soseki, Ryunosuke Akutagawa, Yasunari Kawabata, Yukio Mishima eta Kobo Abe idazleekin batera.
Mendebaldeko literaturaz erakarrita, haren obra batzuek sinbolista frantziarren eta Edgar Allan Poeren eragina erakusten dute. Tanizakiren nobelak, sarritan, ekialdeko tradizioen eta modernitatearen arteko gatazkari buruzkoak dira.
1964. urtean Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademiako ohorezko kide izendatu zuten. Bera izan zen ohore hori izan zuen lehen idazle japoniarra.
Haren obran aipatu behar dira, besteak beste, honako obra hauek: Tatuajea, Naomi, El cortador de cañas, Shunkinen historia, Arenas movedizas, Hay quien prefiere las ortigas -seguruenik haren eleberririk onena-, Cuentos crueles, El elogio de la sombra, Las hermanas Makioka, La madre del capitán Shigemoto, Giltza, El diario de un viejo loco, Historia de la mujer convertida en mono (zazpi ipuin) eta Jotaro el masoquista.
Idazle japoniar bikain horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, bere heriotzaren 50. urteurrenean.