K bulegoa, bulego ibiltaria
K bulegoa kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak eskaintzen ibiliko da, maiatzetik aurrera, lurraldeko zenbait eskualdetan.
Lehen fase batean, ekaina amaiera bitarte, 4 aurkezpen saio egingo dira ondorengo herrietan:
- Maiatzak 28 Bergaran 18:00etan, Irizar jauregian.
- Ekainak 5 Elgoibarren 18:00etan, kultur etxeko hitzaldi aretoan.
- Ekainak 11Tolosan 18:00etan. Antonio Maria Labaien Kultur Etxean.
- Ekainak 19 Beasainen 18:00etan. Udal batzar aretoan.
Aurkezpenak elkarrizketa giroan izango dira, elebidunak eta arratsaldez. Udalerri horietan egin arren edozein herrietako kultur eragileri zabalik daude.
Saio bakoitzean K bulegoak eskaintzen duena aurkeztu eta hainbat gai landuko dira. Hasierako saioetan finantziazio aukera desberdinak eta diru laguntzen kudeaketa izango dira gai nagusiak.
Saio horietan, lurraldeko eragileak eta errealitate desberdinak ezagutu nahi dira, beharrezkoak diren bitartekoak eskaintze aldera, hain zuzen, eragileen saretzea ahalbideratzeko eta sektorearen beharrei erantzuna emateko.
K bulegoa proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.
2017ko azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiak K bulegoa ireki zuenetik 400dik gora eragile kulturalek egin dute zerbitzuaren erabilera. Zerbitzuaren egitekoen artean daude honako hauek: hilero erabileren analisia, lagungarriak diren euskarrien sorkuntza, diru laguntza deialdien bilaketa eta hamabosteroko buletina, Gipuzkoako sorkuntza eta erakusketa guneen bilduma eta Gipuzkoako eragileen mapeoa.
Zerbitzua Gipuzkoarrei eskaintzeko asmoz aurten lurraldean egingo diren aurkezpen saioetako informazioa eta bestelako baliabideak honako helbide honetan topa ditzakezue: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura Parte hartzeko eman izena Kbulegoa@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidaliz. Bulegoaren ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 / 16:00-19:00; Ostiraletan: 10:00-16:00.
Harremanetarako:
(+34) 943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
Errege-erregina katolikoen kalea, 16 20006 Donostia
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27