K bulegoak antolatzen duen "Kultur sektoreko lanbide anitzak indartu eta artikulatzeko modu egokiak." aholkularitza saio irekia
Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun, ekitaldi eta arte eszenikoetako langileek osatzen duten eta sortu berria den TEKNIKARIOK taldeak, Marta C. Dehesaren eskutik jasoko duen aholkularitza saio irekia azaroaren 20an egingo dugu.
K bulegoak antolatzen duen "Kultur sektoreko lanbide anitzak indartu eta artikulatzeko modu egokiak" aholkularitza saio irekia:
Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun, ekitaldi eta arte eszenikoetako langileek osatzen duten eta sortu berria den TEKNIKARIOK taldeak, Marta C. Dehesaren eskutik jasoko duen aholkularitza saio irekia azaroaren 20an izango da 16:00etatik 18:00etara eta interesa duen pertsona orori irekia egongo da. Saio hau egiteko beharra Teknikariok sindikatuarekin mantendutako elkarrizketen ondorioz sortu da.La Marta C. Dehesa adituak gidatuko du saioa, eta, Teknikariokeko Gorka Agirrerekin solasean, sektorea antolatzeko moduez hitz egingo du eta eredu egokiak proposatuko ditu.
Teknikariok: beraien helburua, sektorearen erregulazioa da, lan eskubide ezarekin zein prekarietatearekin amaitzeko. Une hauetan honako gai hauek lantzen dabiltza, besteak beste: hitzarmen kolektibo bat egitea, autonomoen kontratuak errealitate bihurtzea, langileen arteko elkartasuna sustatzea edo lege-aholkularitza gune bat sustatzea.
Marta C. Dehesa: Marta (Cola de Perro) abokatua da, eta aholkularitza profesionala ematen du kultur sektorean, jabego intelektualean espezializatutako kontsultari, irakasle eta letradu gisa. Negoziazio-tresnetan eta jardunbide egokietan egiten du lan gehienbat, eta era berean artista eta sortzaileentzako, elkarteentzako, sindikatuentzako, eskolentzako eta erakundeentzako lan eta merkataritza-baliabideak sortzen ditu.
Tailerrak 50 lagunentzako edukiera mugatua du, baina saioa grabatu eta partekatu egingo da. Zuzenean parte hartu nahi baduzu, azaroaren 19ra arte eman dezakezu izena, formulario honen bidez:
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27