K bulegoaren bigarren saio irekiaren kronika
Kultur proiektuen komunikazioa: ohiko arazoak eta funtzionatzen duten formulak
Martxoaren 23an, K bulegoak antolatutako bigarren saio irekia izan genuen: "Kultur proiektuen komunikazioa: ohiko arazoak eta funtzionatzen duten formulak". Bi saio egin genituen, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Bertan kultur sorkuntzen eta ekoizpenen komunikazioa hobetzeko aukerei buruz hitz egin genuen. Hemen dituzue bertan partekatu ziren ideia eta hausnarketak eta denon artean sortu genituen manifestuak.
Saioa parte hartzaileen aurkezpen erronda batekin hasi genuen. K bulegotik partekatu nahi izan genituen zein diren kultur proiektuen komunikazioa lantzeko orduan helarazi dizkiguzuen eskaerak eta zailtasunak. Besteak beste, proiektu bakoitzaren komunikazio beharrei erantzuteko denborarik ez izatea, sare sozialetan eta mundu birtualean presentzia izateko tresna digitalak ez erabiltzen jakitea, lanak azaltzeko eta ezagutarazteko baliabiderik ez izatea, publikoarekin eta bezeroarekin elkarreragiteko zailtasunak…
Saioan zehar, komunikazioa planifikatzeko eta haren garapenari erantzun eta denbora espazioak berreskuratzeko, denbora ongi kudeatzearen garrantzia aipatu genuen. Prekarietateaz eta hiperprodukzioaz jabetuta, pertsona batek baino gehiagok partekatu zuen proiektu gutxiago eta arreta handiagoz egitearen ideia. Onartzen da komunikazioan espezializatutako zerbitzuak kontratatzeko baliabiderik ez dauenez, dena sorkuntzan aritzen den pertsonaren edo kolektiboaren esku geratzen dela. Hortik sortzen da sare sozial fisikoak ez ahazteko ideia, elkarri laguntzeko harreman sareak, elkarlan aukerak.
Udal kudeaketatik, Gipuzkoan agenda amankomun bat partekatzeko ideia planteatu zen, esperientziak ezagutarazteko eta kultur eragileen sarea ehuntzen jarraitzeko topaleku gisa. Komunikazioa arintzen eta hobetzen lagunduko duten ohiturak hartzeko baliabideak eta espazioak eskaintzearen garrantzia ere aitortu zen. Proiektu bakoitza zein publikotara zuzentzen den pentsatzerakoan, hurbilean eta entzute aktiboarekin egotearen garrantzia nabarmendu zen, haien interesak eta beharrak gero eta hobeto ezagutuz, inklusiboagoak diren sorkuntzak garatuz, publiko gehiagorengana iristeko desioarekin. Era berean, egun aurrez aurreko aurkezpenak egitearen garrantzia nabarmendu zen ere, ahal den guztietan, komunikazio-esperientzia osoagoa izaten delako aurrez aurre aurkezten denean. Egia da, halaber, horretarako pertsona askok baieztatzen zutela garrantzitsua dela gure komunikazio ohiturak, gure ahuleziak eta gure berezitasunak berrikustea eta etengabe lantzea.
Planteatzen da gakoa izan daitekeela forma fisiko eta birtualak partekatzea, ohikoak eta berritzaileak, aurreikus daitezkeenak eta aurreikusi ezin direnak. Jakin badakigu, proiektu bakoitzaren komunikazioa arretaz kudeatu ahal izateko, zaila dela beti logika bakar bati eustea, kultura-proiektuek dituzten lengoaia, gai eta ezaugarrien aniztasunagatik. Positiboki baloratzen da baliabideak dituzten erakundeek ikaskuntza-espazioak eman ahal izatea, komunikazioa modu iraunkorrean garatzen laguntzen duten moduei eta tresnei buruzko ezagutza etengabe eskuratzeko.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27