Kalakan hirukoteak apartako emanaldia eskaini zuen KMKn
Thierry Biscaryk, Paxkal Indok eta Jamixel Bereauk osatzen duten Kalakan taldeak
-txalaparta-perkusio eta ahots hirukotea – apartako emanaldia eskaini zigun KMKn, martxoaren 16an, Iparraldea Bertan jaialdiaren barruan.
Mikrofonorik ez erabiltzen saiatzen dira, entzuleekiko harreman zuzenagoa izateko. Atabala, ttun ttuna, panderoa, danboleroa, danbor txikia, txalaparta eta beste hainbat tresna erabiltzen dituzte.
Perkusioz apaindutako Zuberoako kanta tradizionalek indar berria zeukaten. Entzuleak liluratu eta kantarazi egin ziguten. Galdu zenutenek bideo honen bitartez jaso ditzakezue oihartzunak…