Kanpokaldekoak
Ricardo Cavolo
Lunwerg, 2017
Atlas entziklopedikoa. Definizio hori balekoa al duzu?
Edo garai bateko Bimbo albumetako definizio bilduma nahiago?
Behar bada Galeanoren Memorias del fuego-ren nolabaiteko bertsio ilustratua aukeran?
Hiru definizio saio hauekin liburu hau esku artean izateko gogoa ez bazaizu piztu, zer gehiago esan dezakegu?
Gizartean, periferian, periferia politikoan eta bizidunen artean, landare zein animaliak, ohikoak ez direnak modu zoragarrian bildumatuta dakartzan komikia da.
Munduari begiratzeko ikuspuntua guztiz bestelakoa, errealitatearen atzean ezkutatzen diren fantasiaz betetakoa.