Kaxiano: Lizartzako itsua, herriaren alaigarri
Azaroaren 29tik aurrera, astelehena, Kaxianoren inguruko erakusketa txiki bat antolatu dugu KMK Liburutegiko 1. Solairuan. Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien lema “Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio accesible e inclusivo” izanik, musikaren bidez itsutasunak suposatzen zizkion zailtasunak gainditu, bizipoza nonahi eraman eta euskal kulturaren ondare bilakatu den lizartzarraren adibideak ematen zer pentsatu eta zer ikasi.
Urtarrilera bitartean, Liburutegiko erakusketan ikusgai izango dira bere inguruan Liburutegian gordetzen ditugun dokumentu ezberdinak.
Datak: 2021eko azaroaren 29tik 2022ko urtarrilera, Liburutegiko 1. solairuan
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30-20:30
Larunbata: 8:30-14:00.
Igande eta jaiegunetan itxita