K bulegoa, 5 urte Gipuzkoako kulturgileen bidelagun
K bulegoa kultur sektoreari laguntzeko eta aholkuak emateko zerbitzuak bost urte bete ditu. 5 urteak ospatzeko ekitaldia egingo da otsailaren 24an, Santa Teresa komentuan. Gonbidatuta zaude!

K bulegoak 5 urte bete ditu eta Gipuzkoako eragileekin ospatu nahi du urteurrena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2017an zabaldu zuen zerbitzua kultura sektoreko eragileei arreta eta aholkularitza emateko xedez. 5 urteotan lurraldeko hainbat eta hainbat kulturagileren bidelagun izan gara.
2017tik hona 1.300 kultur eragile artatu ditu K bulegoak. 2022an, esaterako, 365 pertsona baino gehiago hurbildu ziren K bulegora, eta horietatik 100 lehen aldiz. 350 kontsulta baino gehiago egin ziren eta 150 aholkularitza saio.
Bizitako momentuak zurekin gogoratu, eta, musikak lagunduta, ospakizunari tartea zabaldu nahi diogu. Otsailaren 24an da hitzordua. Santa Teresa komentuan elkartuko gara, K bulegoaren egoitza berrian.
Ekitaldiaren soinu banda Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzaileak eta Ines disko jartzaileak ekarriko dute; irudia, aldiz, Maite Rosendek sortu du.
Zatoz K bulegoarekin topa egitera!
Lekuak mugatuta direnez, etortzekoa bazara esteka honetan izena eman behar duzu. Izena eman ahala gordeko dira lekuak.
2023ko otsailaren 24, ostirala - 18:30etan
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia / San Sebastián
Nola iritsi
-
Uda ikastaroak, jakin-mina pizteko topagune amultsua
Urtero legez, EHUko Uda Ikastaroek eskaintza zabala loratu dute udalderako. "Tradizioaren traizioaz?" izeneko ikastaroak tradizioa eta garaikidetasuna izango ditu hizpide
2023-05-30
-
Belaunaldi berriak eta elkarlanaren mugak hizpide, apirileko saio irekien kronikak
Apirilean bi gairi heldu diegu saio irekietan. Lehenik, "Belaunaldi berriek nola sortu eta garatzen dute kultura?", Azpeitiko Dinamoan, eta, bigarrenik, "Elkarlanaren mugak, mugaldeko elkarlana", Irungo Oiasso Museoan. Gogoeta aberasgarriak izan dira, kronikek elkarrizketetan partekatutako ideiak eta emozioak biltzen dituzte
2023-05-17
-
Genero ikuspegia eta mugikortasuna musikagintzan
Musikagintzaren bi alderditan jarri dugu arreta oraingoan: genero ikuspegian eta mugikortasunean. MIM elkartearen txostenak emakumeen egoera aztertzen du Espainiako testuinguruan, On the Move atariak, aldiz, mugikortasunerako gida mardula osatu du
2023-05-03
-
Arte plastikoen artikulazioa eta kulturarako aurreikuspen egokiak hizpidera, saio irekien kronikak
Urteko lehen saio irekietan bi gogoeta egin ditugu lurraldeko eragileekin: "Artista plastikoen artikulazioa Gipuzkoan: aukerak eta erronkak" eta "Nola egin aurreikuspen egokiak gure proiektu artistiko eta kulturalak bideragarriak izan daitezen?". Kronikek elkarrizketetan partekatutako ideiak eta emozioak biltzen dituzte.
2023-04-03